Ikastetxean plaza erreserbatzeko eskaera egitea: martxoaren 6tik 24ra arte, biak barne.
Eskabideak eta dokumentazioa entregatzea: 2026ko martxoaren 16tik 27ra, biak barne.
Zorrotza BHIn argi daukagu: gure osasuna eta planetarena eskutik doaz. Hori dela eta, Agenda 2030eko ekoordezkariek sentsibilizazio kanpaina berri bat abiatu dute geletan: Hamaiketako Osasuntsuaren erronka.
Zer lortu nahi dugu?
- Osasuna hobetu: Ultraprozesatuak eta azukre askoko produktuak alde batera utzita.
- Hondakinak murriztu: Aluminio paperik gabeko eta ontzi berrerabilgarriz (tuperrak) osatutako hamaiketakoak bultzatuz.
Nola egin dezakegu?
Ekoordezkariek gela guztietan banatu dituzte gako nagusiak biltzen dituzten infografiak. Hemen dituzue ikusgai:
Hamaiketako Osasuntsua prestatzeko 6 urrats.
Zuk aukeratu dezakezu: fruitu lehorrak, fruta edo ogitarteko bat tuperrean, ala azukrez beteriko zuku bat eta plastikozko ontzi pila bat?
"Zuk aukeratu dezakezu" collagea (hondakin eta nutrizio konparaketa).
Gure konpromisoa
Gogoratu hamaiketako osasuntsu bat aukeratzen duzun bakoitzean, zeure burua zaintzeaz gain, mundu jasangarriago bat eraikitzen ari zarela.
Erronka berri honen alde zaude?