DBHko TESTULIBURUAK
TESTULIBURUEN KUDEAKETA SOLIDARIOA:
2024-2025 ikasturtean liburu solidarioen programa DBHko 3. eta 4. mailetara zabalduko da. Horrela, lau mailetan liburu solidarioa eskuratzeko aukera izango dute. Liburuak, bete beharreko dokumentazioa eta ordainketari buruzko informazioa ikasleak aurkezten diren egunean, irailaren 6an, emango dira. Familiaren batek programari uko egin nahi badio, idazkaritzan aurkeztu beharko du agiria uztailaren 14a baino lehen.
Familien ekarpenak honako hauek izango dira:
DBHko 1. mailako familiak = 41 €
DBHko 2., 3. eta 4. mailako familiak = 45 €
Lizentzia digitalak programan sartuta daude.
Lan-koadernoak, ariketa-liburuak edo workbook-ak aparte ordainduko dira, programaren parte ez direlako.