DBHko ikasleak ezin dira eskola-esparrutik irten eskola-orduetan. Ezusteko gaixotasun edo edozein gertakizun suertatuz gero, arduradunak ( gurasoak, tutore legalak ….) ikastetxera hurbildu beharko dira ikaslearen bila , aldez aurretik zentrotik deituta.
Batxilergoko ikasleak eskola-orduetan eskola-esparrutik irten daitezke.
Huts egitekotan, hurrengo egunetan dagokion egiaztagiria ekarri behar du ikasleak, hutsegiteak erregistratuta geratzen baitira. Batxilergoan ebaluaketa jarraia izateko eskubidea gal daiteke.(Ikusi AJAren 68. artikulua)
Berandu etortzekotan, ahal denean etxetik aurretik jakinarazi, bestela ikasleari puntualtasun falta parte bat emango dio irakasleak, klasean sartzeko baimena era egokira eskatu izana.
Diziplina faltaren bat egitekotan, bertan zegoen irakasleak baloratu behar du 201/2008 Dekretuaren arabera, (Ikasleen eskubideei eta betebeharrei buruzkoa), eta ondoriozko neurri zuzentzaileak aplikatuko zaizkio. Hiru motatakoak dira, larritasunaren graduaren arabera:
Jokabide desegokiak (arinak)
Ikastetxeko bizikidetzaren aurkako jokabideak (larriak)
Ikastetxeko bizikidetzari kalte larria eragiten dioten jokabideak (oso larriak)
5 falta arinak metatzeak falta larri bat osatzen du eta 3 falta larri metatzeak falta oso larri bat osatzen du.
Irteera bat izatekotan (kanpoko ekintzak edo osagarriak), diziplina faltaren bat egin duen ikasleari debekatu ahal zaio joatea, egun horretan zentrora bertaratzeko betebeharra eta eskubidea izanik ere.
Guztiz debekatuta dago sakelako telefonoen zein smartwatchen erabilpena institutuko instalazio guztietan eskola ikastordu guztietan bai jantokian bai jolastorduetan bai Bidelagun orduetan. Arau hau betetzen ez balitz, bertan dagoen irakasleak aparailua eskatuko dio eta zuzendaritzan entregatu beharko du. Ondoren, irakasleak berak gurasoei jakinaraziko die hurrengo egunetik aurrera bila bertara daitezen. Ekintza hau, noski, diziplina falta oso larri bat izango da eta partea bete behar du irakasleak.
Kanpoko irteeretarako edo bisitetarako , gurasoek sinaturiko baimena behar da. Dokumentu hau banatzen da tutoreak antolatutako ikasturte hasierako bileran, eta normalean ikasturte osorako baliagarria da. Halaber, bileran bertan ikasleen irudi zein grabaketaren erabileraren baimena sinatzeko orria banatu egiten da.