Jantokiko zerbitzuan, Departamenduaren menuak bertoko sukaldean egiten dira.
Jantokiko arauak:
Jantokian ere ikastetxeko arau orokorrak errespetatuko ditugu.
Begiraleen esana beteko dugu eta begirunez tratatuko ditugu.
Jantokira lasaitasunez jaitsiko gara, presa barik eta korrika egin gabe.
Dagokigun lekuan eseriko gara modu egokian.
Ez gara lekutik altxatuko begiraleek esan arte.
Otordua bukatzean bakoitzak bere edalontzia, tresnak.., batu eta hondakinak ontzietara botako ditu.
Jantokitik ez dugu janaririk aterako.
Zerbait eskatzeko orduan (ogia, ura,...) edo platerekoa bukatzen dugunean eskua altxatuko dugu.
Bazkaltzean tresnak modu egokian erabiliko ditugu eta ez dugu janariarekin jolastuko.
Jangelan ez dugu aterako ezta erabiliko ere telefono eramangarririk.
Ez dugu litxarreriarik ekarriko.
Jangela ordutegian 5 falta arin, 2 larri edo 1 oso larriren metaketak ikaslea ikastetxeko jangela ordutegian egoteko eskubidea galtzea eragingo luke. Falta hauek ere gainontzeko faltekin metatzen dira.
MENUA
MAIATZA